Jone Amezagak 2027ra arte berritu du Athletic Cluben kontratua

0
PRUEBA

Zallako golegileak, denboraldi honetan sei tanto lortu dituenak, eta hiru urtez luzatu du bere lotura Lezaman

Athletic Clubek eta Jone Amezagak (19 urte) akordioa lortu dute Zallako aurrelariak 2027ko ekainaren 30era arte bere konpromisoa luzatzeko. Golegileak, denboraldi honetan sei tanto sartu dituenak, aurretik zuen lotura berritu du hiru urtez. Sinadura atzo arratsaldean sinatu zen San Mamesen, Jon Uriarte presidentea eta Xabi Arrieta Emakumezkoen Kirol zuzendaria bertan zirela, eta gaur iragarri da Geuria! kirol tabernan.

Amezagak bere bigarren denboraldia bete du lehen taldean eta, aurrealdeko lehia gogorragatik lehen urtearekin alderatuta bere parte hartzea minutuetan murriztu den arren, iaz baino gol bat gehiago sartu du. Enkarterriko golegileak 11 gol sartu ditu orotara lehoi gisa jokatu dituen 54 partidetan, bataz beste bost partidatik behin. Azkena, hain zuzen ere, Sevilla FC taldearen aurka San Mamesen jokatu zen denboraldi amaierako neurketan.