BIZKAIKO EMAGINEN GREBA-DEIALDIAREN JARRAIPENA

0
PRUEBA

OSASUN SAILAK ETA OSAKIDETZAK HONAKO HAU JAKINARAZTEN DUTE:

Osakidetzan 2024ko uztailaren 1eko greba-deialdiaren jarraipena % 26,75ekoa izan da.Lanbide-kategorien arabera, honako eragina izan du: Emaginak, % 26,75.

  • Greba-deialdiaren jarraipena % 0,00koa izan da GAUEKO
    • Eta lanbide-kategorien arabera, honako eragina izan du:
      • Emaginak: % 0,00
  • Greba-deialdiaren jarraipena % 34,00koa izan da GOIZEKO
    • Eta lanbide-kategorien arabera, honako eragina izan du:
      • Emaginak: % 34,00
  • Greba-deialdiaren jarraipena % 19,51koa izan da ARRATSALDEKO
    • Eta lanbide-kategorien arabera, honako eragina izan du:
      • Emaginak: % 19,51

Osasun Sailak eta Osakidetzak, lehenik eta behin, langileek greba egiteko duten eskubidearen errespetu osoa adierazi nahi dute. Eta azpimarratu behar da, nola ez, emakumeen arreta bermatuta dagoela Osakidetzan.

Zenbait datu:

  • Euskadi, biztanleriaren arabera, emagin gehien dituen Estatuko bigarren autonomia-erkidegoa da: 132 emagin 100.000 biztanleko, Estatuko 75eko batez bestekoaren oso gainetik.
  • Osakidetzak ESI guztietan emaginak ditu, bai lehen mailako arretan, bai ospitalean, egituraren % 100eko estaldurarekin. Izan ere, egiturazko plantillak hiru lurraldeetan egin du gora: Bizkaian gehien (% 19).
  • Plantilla horri esker, gure erkidegoko emakume bakoitzak erreferentziazko erizain bat eta emagin bat ditu esleituta.
  • Udakoa bezalako sasoietan ere estaldura ziurtatuta dago, egiturazko plazen ordezkapenak uda honetarako guztiak bete dira. Hala ere, egia da zailtasunak daudela kontratazio laburrak egiteko, hainbat faktore direla eta: langileen oporrak, belaunaldi-erreleboa… Baina beti lehenengo aukera ordezko profesionalak kontratatzea da; izan ere, profesional horien kopurua, aurreko urteekin alderatuta, igo egin da. Ezinezkoa denean bakarrik jotzen da berrantolaketa-neurrietara. Nolanahi ere, herritarrek jakin behar dute arreta une oro ziurtatuta dagoela.

Aldarrikatzen diren beste gai batzuk beste esparru batzuei dagozkie, mahai sektorialari, adibidez. Nolanahi ere, azpimarratu nahi dugu elkarrizketarako dugun borondateak bere horretan jarraitzen duela.