- Laguntzen ordainketa Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako foru-aldundien bidez kudeatuko da
- Guztizko zuzkidura hainbat laguntza-lerrotan banatzen da: nekazarien errenta, eko-erregimenak, baserritar gazteak eta nekazaritza- eta abeltzaintza-ekoizpen mota jakin batzuk
Amaia Barredok zuzentzen duen Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak ordaintzeke dauden esku-hartzeak ordaindu ditu, Europako Nekazaritza Funtsaren (NBEF) kontura finantzatutako zuzeneko ordainketen bidez. Ordainketa horiek 2023-2027 NPBren barruan daude, eta aste honetan jasoko dituzte SU 2023an laguntza eskatu zuten ustiategietako titularrek.
Eusko Jaurlaritzak 40,3 milioi euro bideratu ditu guztira, eta hiru foru-aldundien bitartez ordaindu dira. Lurraldeka, Arabari 22.805.844,70 euro egokitu zaizkio (laguntza osoaren % 57), Gipuzkoari 9.659.318,93 euro ( % 24) eta Bizkaiari 7.842.210,78 euro ( % 19).
Guztira, 7.112 nekazarik jaso dituzte zuzeneko ordainketak. Araban 1.634 izango dira, Bizkaian 2.546 eta Gipuzkoan 2.932.
NPB 2023-2027 berria emaitza zehatzak lortzera bideratuta dago, hiru helburutan oinarrituta: nekazaritza-sektore lehiakorra eta dibertsifikatua sustatzea, elikagai osasungarri eta seguruen ekoizpena bermatuko duena; ingurumenaren babesa indartzea, biodibertsitatea eta klimaren aldeko ekintza barne; eta landa-eremuetako sare sozioekonomikoa indartzea.
Zuzeneko ordainketen bidea sektoreari laguntzeko hiru ildoetako bat da, NPB berria egituratzen duena eta 5 laguntza-mota jasotzen dituena:
- Deialdi honetan 21.667.080,80 euro bideratu dira nekazarien errentarako.
- Eko-erregimenetarako laguntza, merkatuak ordaindu gabeko ingurumen-ondasun publikoen hornidurari lotutako kostuak konpentsatzeko; 7.566.643,46 euro erabili dira horretarako.
- Gazteentzako laguntza osagarria, sektorean belaunaldi-erreleboa ziurtatzeko, 1.163.888,71 euroko zuzkidurarekin.
- Nekazaritza-ekoizpenari lotutako laguntzak: 1.022.778,38 euro.
- Abeltzaintzako ekoizpenari lotutako laguntzak: 8.887.704,08 euro.