Osasun Sailak Saturraran eta Ondarbeltz (Mutriku) eta Santiago (Zumaia) hondartzetan ez bainatzea gomendatu du, uraren unean-uneko kalitatea behar bezalakoa ez delako

0
PRUEBA
  • Bainatzeko uren egoera puntual hori azken egunetan Gipuzkoan izandako prezipitazioekin lotuta dago

Eusko Jaurlaritzako Osasun Publikoaren eta Adikzioen Zuzendaritzak bainatzeko uren kalitateari buruz aldiro egiten dituen analisien barruan, Gipuzkoako hainbat hondartzatan araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoen ez-betetze puntual bat antzeman da: Saturraran eta Ondarbeltz (Mutriku) eta Santiago (Zumaia). Uraren kalitate eskas hori Gipuzkoan azken egunetan izandako prezipitazioekin lotuta dago.

Emaitza horiek kontuan hartuta, eta prebentzioz eta aldi baterako, Osasun Sailak hondartza horietan ez bainatzea gomendatzen du.

Bainatzeko uretan kutsaduraren jarraipena egiteko aurreikusitako jarduketa-protokoloa aktibatu da, eta gertakariaren berri arlo horretan eskumena duten gainerako erakundeei eman die: URA Uraren Euskal Agentziari eta kasuan kasuko udalei, halako kasuetan dagozkien jarduteko prozedurak aktiba ditzaten.

Osasun Sailak egunero jarraituko du uraren kalitatea aztertzen gertakaria amaitu arte, eta jasotako emaitzen berri emango du. Arazo hori, eguraldi txarrik ez badago, 1-2 egun barru amaituko dela aurreikusten da.