Emakundek eta Euskalitek egungo erronka berrietara egokitu dute genero-ikuspegitik kudeaketa aurreratuari balioa emateko gida

0

Emakundek eta Euskalitek Genero-ikuspegitik kudeaketa aurreratuari balioa emateko gidaren bertsio berritua argitaratu dute, bertan egungo erronketara egokitzen diren aldaketak sartzeko. Hala, joera berriak txertatzen ditu erakundeen kudeaketan, nazioarteko ereduetatik egiten diren ekarpenak jasozten ditu, zeharkako beste proposamen batzuk ere, eta abaita kudeaketa-eredu hori jada erabili duten pertsonen eta erakundeen ezagutza ere.

Emakundek eta Euskalitek elkarlanean dihardute arlo horretan 2016az geroztik, eta gida honetan hausnarketarako jarraibide batzuk eskaintzen dituzte, ulertzeko kudeaketa-elementu bakoitza nola aberastu daitekeen emakumeen eta gizonen berdintasunak egiten duen balio-ekarpenarekin, eta nola berdintasuna funtsezko osagaia den kudeaketa aurreratuaz hitz egin ahal izateko. Gida Emakunderen webgunean dago eskuragarri.