Osasun Sailak Zumaiako hondartzan «arretaz bainatzea» ezarri du

0
PRUEBA

Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailak “arretaz bainatzeko” baimena ezarri du Zumaiako Santiago hondartzan, azken orduetan egindako analisien bidez baieztatu baita aipatutako areatzetako urak araudian ezarritako kalitate-irizpide mikrobiologikoak betetzen dituela. Horrela, itxi egiten da bainatzeko irizpideak puntualki betetzen ez zirela ikusita aplikatu zen ez bainatzeko gomendio-protokoloa.

Osasun Sailak, hondartza-denboraldi osoan, bainu-eremuetako Zaintza Sanitarioko Programa gauzatzen du —uraren kalitatearen kontrol analitikoa barne hartuta—, araudian adierazitako parametro eta maiztasunekin. Bertan, hondartzaren inguruko ingurunearen higiene- eta osasun-egoeraren zaintza, uraren kalitatearen kontrol analitikoa, izan daitezkeen gorabeheren jarraipena eta emaitzak herritarrei jakinaraztea sartzen dira. Euskadiko hondartza eta bainu-eremuetan egindako etengabeko analisiek baldintza horiek egokiak direla ziurtatzen dute.