Mikel Jauregi industria klusterrekin elkartu da eta Euskadiren espiritu aitzindaria aldarrikatu du etorkizuneko erronkei eta aukerei aurre egiteko

0

Albisteak
18 uztaila, 2024
Berrikuntza Enpresen berrabiarazpena I+G Ingurumen-jasangarritasuna

  • Industria Abagunearen Behatokia osatzen duten kluster guztien ordezkariek bilera egin dute gaur goizean BECen Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburu berriarekin
  •  Mikel Jauregik Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legeak eskaintzen dituen erronketan aurrera egiteko Eusko Jaurlaritzaren konpromisoa helarazi du, “erronka konplexuak dira, eta desberdinen arteko lankidetza behar dugu, herri gisa hiru trantsizio handiei aurre egiteko modua erabakitzeko: energetiko-klimatikoa, sozio-sanitarioa eta teknologiko-digitala”.

 Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak bilera egin du gaur goizean Euskadiko 17 industria klusterrak zuzentzen dituztenekin. Bi ordu luzetan, Jauregik Euskadiko industriaren egoera orokorra, globala eta sektoriala aztertu du haiekin.

Legegintzaldi berriak 2028ko Industria Garapenerako Plana ekarriko du, industriaren ikuspegi soziala izango duena. Jauregik azpimarratu duenez, klusterrak ezinbesteko eragileak dira plangintza hori egiteko.

Trantsizio Energetikoaren eta Klima Aldaketaren Legeak aukera eman du, eta Mikel Jauregik aukera berri horiek aprobetxatzeko konpromisoa hartu du: “Une historiko eta eraldatzaile batean bizi gara, eta herri gisa hiru trantsizio handiei nola erantzun erabaki behar dugu: energetiko-klimatikoa, sozio-sanitarioa eta teknologiko-digitala. Industria-arloko energia-efizientzian inbertituko dugu, energia berriztagarrien ezarpena bizkortzeko aurrera egiten jarraituko dugu eta, aldi berean, gure aniztasun ekologikoa leheneratzen lan egingo dugu. Etorkizuneko erronka handiei aurre egiteko gure herrian dugun espiritu aitzindaria aldarrikatzen dut”.

Gaurko topaketan konpromiso horietan sakondu egin da, eta Euskadiko kluster guztiei eskua luzatu zaie erronka konplexuei aurre egiten jarraitzeko, ezberdinen arteko lankidetza, ilusio handia eta epe ertain eta luzerako ikuspegia eskatzen baitute.

Mikel Jauregi Industria, Trantsizio Energetiko eta Jasangarritasuneko sailburuak azpimarratu du industria Euskadiren motorra dela, “lehiakortasuna da eta kalitatezko enplegua da. Industria etorkizuneko gure apustua ere bada. Ziur nago denon artean gai izango garela erronka horiek gainditzeko”.

BECen egin den topaketan izan dira Fernando Zubillaga, MLC – ITS Garraioak, Mugikortasuna eta Logistika klusterreko zuzendari nagusia; Ana Villate, HEGAN Aeronautika eta Espazioko klusterraren zuzendari nagusia; Marcial Alzaga, AFV Galdaketa klusterreko zuzendari nagusia; Inés Anitua, ACICAE Automozioko klusterreko zuzendari nagusia; Jose Ignacio Hormaeche, Energia klusterreko zuzendari nagusia; Idoia Muñoz, Basque Health Bio-osasuneko klusterreko zuzendari nagusia; Jon Ansoleaga, BUILD:INN Eraikuntza klusterreko Jon zuzendari nagusia; Tomás Iriondo, GAIA EIKTak eta Ezagutza klusterreko zuzendari nagusia; Pedro Fortea, MAFEX Trenbideko Ekipamendu klusterreko zuzendari nagusia; Leire Aldabaldetreku, HABIC Habitata, Zura, Bulegoa eta Contract sektoreko klusterreko zuzendari nagusia; Jon Ander Egaña, Basque Food Euskadiko Elikadura klusterreko zuzendari nagusia; Sarai Blanc, FMV – Euskal Herriko Itsas Foroko zuzendari nagusia; Xabier Ortueta, AFM Fabrikazio Teknologia Aurreratuen klusterreko zuzendari nagusia; Olga Martín, ACLIMA Ingurumen klusterreko zuzendari nagusia; Iñaki Ugarte, Paper klusterreko gerentea; Asier San Millán, SIDEREX Produktu eta Instalazio Siderurgiko klusterreko zuzendari nagusia; eta baita Jon Ander de las Fuentes, BasqueFIK finantza eta inbertsioen klusterreko presidentea ere.