Miren Elgarresta Emakundeko zuzendariak Santurtziko Udalak deitutako elkarretaratzean parte hartu du gaur, joan den asteburuan, Carmeneko jaietan, izandako sexu erasoa gaitzesteko. Elkarretaratzearen aurretik udaleko talde politikoak Bozeramaileen Batzordean bildu dira eta gertakariak gaitzesteko eta biktimari elkartasuna eta babesa adierazteko adierazpen instituzionala sinatu dute. Adierazpenean, «gaitsezpen handiena eta suminik sakonena» adierazi du Udalak eta gogoratu du «emakumeen aurkako indarkeria mota guztiak giza eskubideen urraketa larri eta onartezinak direla».