Imanol Pradales Lehendakaria CCOO sindikatuko ordezkaritza batekin bildu da gaur eguerdian, aurreko astean sindikatuekin hasitako bilera-sortarekin jarraituz. Ajuria Enea Jauregian egindako bilerara Loli García Idazkari Nagusia eta Iñigo Garduño Sektore Publikoko arduraduna joan dira.
Bileraren ostean, CCOO sindikatuko ordezkariek adierazpenak egin dituzte komunikabideen aurrean, Lehendakariarekin izandako bileraren balorazioa egiteko.