Tokiko Gobernu Batzordeak 2025erako zerga-arau proposamena onartu du. Donostiako alkate Eneko Goiak azaldu du, 2025erako proposamena baldintzatuta dagoela, alde batetik, Udalak hainbat zerbitzu emateagatik izan duen kostuen handitzeagatik, eta bestetik, Europako Batasunak hondakinak jasotzeko zerbitzuak defizitik ezin duela izan jarritako baldintzagatik.
Goiak honakoa azpimarratu du: “Europako zuzentarau batek, hain zuzen ere, Estatuko lege baten bidez bete beharreko zuzentarauak, ezarri du 2025etik aurrera hiri hondakinak jasotzeko zerbitzuaren kostuak ezin duela defizitik izan, eta gainera eskatzen du erabiltzeaileok izatea horren kostua ordaintzen dugunak”.
Horiek horrela, honakoa gaineratu du: “Udalerriok aipatutako tasan aldaketa nabarmena egitea ekarri du. Era berean, Udalerriok EUDELen lanean ari gara zuzentarauak berak ezartzen dituen beste hainbat exigentziari erantzuna emateko”.
Donostiako alkateak eta Pertsonen kudeaketa, ekonomia eta aurrekontuen zinegotzi Kerman Orbegozok udal talde guztiei helaraziko zaien Udal gobernuaren zerga-arau proposamena aurkeztu dute gaur goizean, behin Tokiko Gobernu Batzarrak adostuta.
Aldaketa nagusiak
Zergak
- OHZ, IAE delakoa eta gainbalioen gaineko zergak: %3,9
- ICIO delakoa: Elizaren salbuespenak bertan behera
Tasak
- Hiri Hondakin solidioen bilketa: %26,54 zerbitzua defizitik ez izatea agintzen duen Europako Zuzentaraua betetzeko
- Ur hornidura: %1
- Estolderia: %2,87
- TAO: %7,8 eremu gorria eta berezia; %3,9 gainerako eremuak eta egoiliar txartela; %10 Berioko autokarabanen aparkalekua
- Garabia: %3,9
Egutegia
Behin Tokiko Gobernu Batzordeak proposamena onartuta, udal taldeei aurkeztuko zaie eta taldeek 10 egun izango dituzte zuzenketak edota arau proposamenak egiteko. Jarraian, irailaren lehenengo hamabostaldian jardunaldi irekia egingo da hiritarrei proiektua azaltzeko. Ondoren, iraileko Ogasun batzordean eztabaidatu eta onartuko dira zuzenketak eta arau proposamenak. Eta azkenik, irailaren azkeneko asteko udalbatzarran proiektuari hasierako onarpena emango zaio, eta beharko balitz, behin betiko onarpena abenduan egingo litzateke.