PRUEBA
- Akordioaren helburua da EiTBren telebista eta irrati kateak Nafarroan hedatzea, aurreko hitzarmenean ezarritakoari jarraituz
Eusko Jaurlaritzak onartu du, bere Gaurko Gobernu Kontseiluan, EiTBren zerbitzuak Nafarroan hedatzeko Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Nafarroako Foru Erkidegoaren arteko lankidetza-hitzarmen berri bat sinatzeko baimena ematea.
Horrela, EiTBren Nafarroako telebista eta irrati kateen hedapenaren jarraipena bermatzen duen 2016an sinatu eta 2020an luzatutako hitzarmenari jarraipena emango zaio. Gobernu Kontseiluak gaur onartutako erabaki proposamenak baimena ematen dio lehen lehendakariorde eta Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuari hitzarmen hau Euskal Autonomia Erkidegoaren izenean onartu eta sinatzeko.
Gaur onartutako baimenaren eta izapide administratiboaren ostean, testua bi exekutiboek sinatu beharko dute.