Justizia eta Giza Eskubideen Sailak Anastasio Leal Triple A-ren biktimaren omenaldian parte hartu du

0
PRUEBA

Giza Eskubideen sailburuorde Alfredo Retortillok eta Memoriaren, Bizikidetzaren eta Giza Eskubideen Institutuko zuzendari Alberto Alonsok lore-eskaintzan eta Anastasio Leal Serradillaren omenezko plaka baten inaugurazioan parte hartu dute gaur, Bilbon. Anastasio Leal Serradilla Triple A-ren atentatuaren biktima izan zen 1980an.

Plaka Salazar Jeneralaren kalean jarri da, atentatuaren leku berean, 44 urte betetzen direnean.