José María Aierdi eta Amaia Barredo, Nafarroako eta Euskadiko Gobernuetako Landa Garapen eta Nekazaritza sailburuak, jatorri izen komunak, Elikatze Katearen Legea eta PEPAC

0
  • Iruñean egindako topaketan jorratutako beste gai batzuk: animalien osasuna larre komunetan, nekazaritzako elikagaien kalitatearen sustapena eta Akitania-Euskadi-Nafarroa Euroeskualde Berriko lan-ildoak

José María Aierdi Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko eta Ingurumeneko kontseilariak eta Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuak lehenengo bilera egin dute gaur goizean Iruñean, Jatorri Deitura Kualifikatuko (JDK) eta Adierazpen Geografiko Babestuko (AGB) kalitate-markekin (Idiazabal, Rioja, Euskal Txerri edo Euskal Sagardoa) eta  Elikadura Katearen Legearen ezarpenerako lankidetza-esparruarekin zerikusia duten hainbat gai aztertzeko.

 Nafarroako Gobernuaren Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egoitzan egin den bileran Raúl Pérez Iratxeta Eusko Jaurlaritzako Nekazaritza, Arrantza eta Elikagaien Politikako Sailburuordea eta Rubén Goñi Nafarroako Gobernuko Landa Garapeneko zuzendari nagusia ere izan dira.

Bi erakundeen ordezkariek beste gai hauek ere jorratu dituzte: animalien osasuna larre komunetan, Nekazaritza Politika Bateratuaren (PEPAC-NPB) 2027-2032 erreforma eta Akitania Berria-Euskadi-Nafarroa Euroeskualdeko sektorerako aurreikuspenak, batez ere Gipuzkoa, Nafarroa, Lapurdi, Baxenabarre eta Zuberoa elkartzen diren eremuko “Sasi Ardi” izeneko arrazarekin lotutako proiektuetarako, bai eta liburu genealogiko bateratu bat sortzeko abere-errolda bat egiteko ere.