PRUEBA
Imanol Pradales Lehendakaria Bizkaiko Foru Aldundiak San Inazio egunean egin ohi duen harreran izan da gaur eguerdian. Ekitaldian izan dira, halaber, Ibone Bengoetxea, Mikel Torres, Begoña Pedrosa, Denis Itxaso, Alberto Martinez, Juan Ignacio Perez eta Amaia Barredo sailburuak.
Bizkaiko gizartearen ordezkariak biltzen dituen harreran, Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusiak Bizkaiko Foru Aldundiaren aginte-makila eman dio Lehendakariari.