Athletic Clubek Eider Aranaren SD Eibarreko lagapena berritu du

0

Loiuko defentsak 26 partida jokatu zituen aurreko denboraldian talde armaginarekin

Athletic Clubek eta SD Eibarrek akordioa erdietsi dute Eider Arana (22 urte) defentsaren lagapena beste denboraldi batez berritzeko, 2025eko ekainaren 30era arte.

Loiuko defentsak, erdiko eta ezker hegaleko defentsa postuak txandakatzen dituenak, parte-hartze handia izan zuen aurreko denboraldian Ipuruako taldearekin. 26 partida jokatu (2.253 minutu) eta hiru gol sartu zituen.