Lezamako hiru lehoi, Europako txapeldunak

0

Unai Simon, Dani Vivian eta Nico Williams, Athletic Clubeko harrobiko jokalariak, Eurokopako irabazle atera ziren Espainiako selekzioarekin Ingalaterra mendean hartuta

Athletic Clubek Europako hiru txapeldun ditu bere lerroetan. Unai Simonek, Nico Williamsek eta Dani Vivianek irabazi dute 2024ko Eurokopa, Espainiako selekzioarekin Ingalaterra mendean hartuta. Williamseko gazteenaren papera erabakigarria izanda, finalean talde espainiarrak sartutako golen lehena erdietsi ostean.

Atezain zurigorriaren eta aurrelariaren papera oso garrantzitsua izan da, hasierako hamaikakoan parte hartu baitute txapelketan zehar, Williamsen gazteenak bi MVP irabazita (Italia eta Ingalaterraren aurkako finalan) eta bi gol sartuta, bat finalean. Vivianek, bere aldetik, protagonismoa izan du torneoko une erabakigarrietan ere, Frantziaren aurkako finalerdiko ia bigarren zati osoa eta Albaniaren aurkako multzoen faseko partida osoa jokatuz.

Aipatzekoa da, halaber, Lezamak leku nabarmena izan duela Berlinen jokatutako finalean, Masiarekin batera, jokalari gehien izan dituen harrobia izan baita, bost jokalari ekin: Unai Simon, Dani Vivian, Nico Williams, Aymeric Laporte eta Alex Remiro. Gainera, Luis de la Fuente, Espainiako selekzioko entrenatzailea, txapeldun izan zen Athleticekin 83an eta 84an, Lezamako beheko mailetan entrenatzaile izateaz gain.

Europako beste txapeldun batzuk Athletic Clubekin

Talde zurigorrian jokatzen ari zirela Europako txapeldun atera ziren lehoien zerrenda handitu da. 2024ko finalean garaipena lortu ostean sei dira txapeldunen zerrenda osatzen duten lehoiak: Jose Angel Iribar, Javi Martinez, Fernando Llorente, Unai Simon, Dani Vivian eta Nico Williams.