PRUEBA
Athletic Clubeko defentsak Alemaniarekin Parisen jokatuko den udako hitzorduan parte hartuko du, baita 2025eko Europako Txapelketarako sailkatze partidetan ere, Islandia eta Austriaren aurka
Alemaniako Selekzioak Bibiane Schulze Athletic Clubeko atzelaria deitu du Parisen 2024ko Joko Olinpikoak jokatzeko eta 2025eko Eurokoparako sailkatze partidetarako, Islandia eta Austriaren aurka.
Uztailaren 24tik (asteazkena) abuztuaren 9ra (ostirala) egingo dio aurre Alemaniak zita olinpikoari. Lehenengo, B multzoan, Estatu Batuak, Zambia eta Australia izango ditu aurkari.
Aurretik, datorren udako Europako txapelketari begira, Islandiaren aurka neurtuko dituzte indarrak Reykjaviken, uztailaren 12an, eta Austriaren aurka Hanoverren, hil bereko 16an.