Athletic Club eta Aston Villaren arteko partidaren sarrerei buruzko informazioa ipini du abian talde bilbotarrak

0

Dagoeneko Athleticeko 80 zalek asteazken arratsaldean Bescot Stadiumean (Euskal Herriko 20:30ean) jokatuko lagunartekorako txartelak erosi dituzte

Athletic Clubek Premier Leagueko Aston Villaren aurka jokatuko du Walsalleko Bescot Stadium zelaian asteazken arratsaldean Euskal Herriko 20:30ean. Jarraian, sarrerak erosi dituzten edo erosi nahi dituzten athleticzaleentzat funtsezko informazioa dago.

Aston Villak txarteldegia ireki du Athletic Clubentzat eta zaleek sarrerak lor ditzakete Villanoen txarteldegira deituz zenbaki honen bidez: +44 333 323 1874

Sarrerek 15 libra balio dute helduentzat eta 5 libra haurrentzat, eta partidaren egunean jaso daitezke, Ingalaterrako 16:00etatik aurrera, Bescot Stadiumeko txarteldegi nagusiko 5. leihatilan.

Neurketara joan nahi duen orok aldez aurretik erosi behar ditu sarrerak, norgehiagoka egunean ez saltzeko aukera baitago.

Walsall FC-en Poundland Bescot Stadium zelaia Birmingham hiriko erdigunetik 11 kilometrora dago, beraz, sarrerak dituztenek estadiora nola iritsi ziurtatu beharko dute. Walsallen webgunean informazio gehiago dago.

Zuri-gorri ugari izango dira Walsallen gau horretan, 80 bat athleticzalek sarrera bat erosi baitute jada.

Youtube Athletic

Gogoratu partida zuzenean jarraitu ahal izango dela Athleticen Youtubeko kanal ofizialean Euskal Herriko 20:30etik aurrera.