Lehoien deialdia Athletic Club – SD Eibar neurketarako

0

David Aznarrek 23 jokalari deitu ditu larunbat honetan Tafallako San Francisco zelaian 19:00etan jokatuko den lagunartekorako

David Aznar Athleticeko entrenatzaileak 23 jokalari deitu ditu 2024/25 denboraldiaurreko lehoien lehen lagunartekoa jokatzeko. Athletic Clubek eta SD Eibarrek jokatuko duten norgehiagoka larunbat honetan izango da Tafallako San Francisco zelaian, 19:00etatik aurrera.

David Aznarren deialdia:

Quiñones, A. Nanclares, S. Perez, Maddi, Landaluze, Nahikari, Itxaso, Sanadri, Mariana, Azkona, Gara, L. Baños, Pinedo, M. Zubieta, Nerea Nevado, S. Ortega, Oihane San Martin, Elexpuru, P. Zugasti, Miranda, Estefa, C. Fernandez eta Vilariño.