Nerea Bengoa bigarren taldeko erdiko atzelariak utzita jokatuko du Alavesen

0

Leioztarrak utzita jokatuko du Arabako Primera Federacion mailako taldean denboraldi honetan

Athleticek eta Alavesek akordioa lortu dute Leioako denfentsak Gasteizko taldean utzita joka dezan 2024/25 denboraldian. Erdiko atzelariak Primera Federacionen, Estatuko futboleko bigarren mailan, hazten jarraitzeko aukera izango du. 23 urteko Nerea Bengoa Andrea Estebanen aginduetara jarriko da.