Gorka Gastesik Eibar Bren defentsa indartu du

0

Hegaleko lazkaotarrak Eibarren kontratua sinatu du 2026ra arte

Gorka Gastesik bi denboraldirako sinatu du Eibarrekin eta denboraldi honetan RFEF Bigarren Mailan arituko den Eibar Bren defentsa indartuko du.
Gastesi (Lazkao, 2003) ezker hegalekoa da, eta ezker erdiko atzelari gisa ere joka dezake, Arenasen (2022-2023) eta Real Sociedad Cn (2023-2024) Bigarren RFEF Mailan bi denboraldiz arituta.
Iñigo Perezen taldeak bihar 11:00etan Gobelan Arenasen aurka jokatuko duen lagunartekoan bigarren taldearekin lehen minutuak gozatzeko aukera izango du jokalari armagin berriak.