2024/2025eko Bidasoa Iruneko kamisetak

0

CD Bidasoak astearte honetan jakinarazi ditu Bidasoa Irunek Plenitude Ligako kantxetan izango dituen kamiseta berriak. “Nondik gatozen ez dugu inoiz ahazten” leloarekin, janzkera berriak Irungo Oiasso Erromatar Museoari egiten dio erreferentzia, aurten adin-nagusitasuna beteko baitu (2006an inauguratu zen) eta datorren urtean termen proiektua argitaratuko baita.

Lehen eta bigarren jantzietan ohikoak diren koloreekin, urre eta urdin, bi kamisetek Opus Spicatum dute patroi grafiko gisa, antzinako Oiasso hiri erromatarrarena. Harrizko adreilu txikiz osatutako zoladura noblea da. Adreilu horiek arrain-arantza edo gari-galburu baten irudia osatzen zuten. Baldosa mota hau museoan dago ikusgai. Mahukek, berriz, cenefa erromatar bat dute, garai hartako eraikin publikoak apaintzeko ohiko baliabidea. Atzealdean, Filli Oiassok (Oiassoren seme-alabak) klubaren armarriaren eta hainbat elementu grafiko erromatarren arteko ikono bat islatzen du, Irungo hiriaren jatorri erromatarrari erreferentzia eginez.

Kamisetak Iñigo Sanz diseinatzaile irundarrak diseinatu ditu, eta Geff izan da CD Bidasoaren arroparen hornitzaile ofiziala.

Hurrengo asteetan 2024/2025 denboraldiko arroparen salmentari buruzko informazioa helaraziko da.