Getafe CF taldearen aurkako partidan Ohorezko Palkora joateko zozketarik gabe

0

Prozesuan izena eman duten bazkide guztiek gonbidapena izango dute, jasotako eskaerekin eskuragarri dauden plaza kopurua gainditzen ez delako

Datorren abuztuaren 15 (osteguna) 19:00(e)tan San Mamesen Athletic Club – Getafe CF partidan Ohorezko Palkora joateko gonbidapena lortzeko bazkideen izen-emate kopuruak ez du gainditu eskuragarri zegoen plaza kopurua; beraz, guztiek jaso dute eskatutako gonbidapena.

Prozesuan izena eman duten bazkideek beren Bazkideen Txokoan eta posta elektronikoan prozesuaren emaitza kontsulta dezakete.

* Promozio honen baldintzak: https://www.athletic-club.eus/txoko/servicios/palcos