Baionakoak bi denboraldirako sinatu du, beste bi gehiagoz luzatzeko aukerarekin
Athletic Clubek eta Johaneko Louis-Jeanek (2004) akordioa lortu dute jokalaria 2026ko ekainaren 30era arte zuri-gorria izan dadin, beste bi urte gehiago luzatzeko aukerarekin. Baionarra libre dator Girondins de Burdeos taldetik eta berehala batu da Bilbao Athleticera.
Iparraldeko eskuin hegaleko atzelaria Primera Federacion mailako CD Lugon aritu zen utzita iragan denboraldian. Liga erregularreko 20 partida eta Kopako hiru kanporaketa jokatu zituen. Gainera, Johanekok hainbat aldiz jokatu du Frantziako selekzioko beheko mailetan.