David Aznarrek 22 jokalari deitu ditu astearte honetan Aranda de Dueroko Juan Carlos Higuero zelaian 19:30ean jokatuko den lagunartekorako
Athleticeko entrenatzailea den David Aznarrek 22 jokalari deitu ditu 2024/25 denboraldiaurreko lehoien bigarren lagunartekoa jokatzeko. Athletic Clubek eta Atletico de Madridek jokatuko duten norgehiagoka astearte honetan izango da Aranda de Dueroko Juan Carlos Higuero zelaian, 19:30etik aurrera.
David Aznarren deialdia:
Quiñones, A. Nanclares, Maddi, Landaluze, Nahikari, Itxaso, Sanadri, Mariana, Azkona, Gara, L. Baños, Pinedo, M. Zubieta, Nerea Nevado, S. Ortega, Oihane San Martin, Elexpuru, P. Zugasti, Miranda, Estefa, C. Fernandez eta Vilariño.