Realak batzen jarraitzen du

0

Realak minutuak eta garaipenak pilatzen jarraitzen du aurredenboraldi honetan. Talde donostiarrak 1-5 irabazi dio CA Osasunari gaur Lakuntzan jokatutako partidan.

Neurketa orekatuta hasi da, nahiz eta, jokoaren pisua Realak izan, baina minutuak aurrera joan ahala, balantza donostiarren alde jartzen hasi da. Realak hasieratik sortu ditu arrisku egoerak, baina lehen gola ez da 25. minutura arte iritsi. Lucía Pardo golegile txuri-urdin moduan estreinatu da. Minutu pare baten ondoren, Amaiurrek egin du bigarrena, baina gorritxoek hurrengo jokaldian erantzun dute tartea txikituz. Bigarren zatian aldiz, donostiarrek izan dute partidaren domeinua hiru gol egin dituztelarik. Jacquelinek lehena eta Franssik beste biak.

Ez da aste honetan jokatuko duten hitzordu bakarra, larunbatean SD Eibar izango dute aurkari Zarautzen, 12:00etan, jokatuko den EH Kopako finalaurrekoan.

Fitxa teknikoa:
CA Osasuna: N. Rodríguez, ⁠Etxarri, Vanessa, Carmen, Valero, Aitana, Eunate, Salinas, Adri Parada, M. Barquero eta Elena Valej.

Real Sociedad: O. Santana (J. Arrula, min. 46), Emma (Viles, min. 65), Lucía, Apari (Etxezarreta, min. 65), Violeta (Izarne, min.46), Andreia (Klára, min.46), E. Guridi (Maren, min. 65), Lorena (Intza, min. 46), N. Eizagirre (Jacqueline, min. 65), L. Pardo (Sanni, min. 46) eta Amaiur (Ceci, min. 46).

Golak: 0-1: L. Pardo, min. 25; 0-2: Amaiur, min. 27; 1-2: Carmen, min. 30; 1-3: Jacqueline, min. 71; 1-4: Franssi, min. 84; 1-5: Franssi, min. 87.

Epailea: Silvia Hansenburg.