Bizkerre, lehen aurkaria Erreginaren Kopan

0

Gaur eguerdian Las Rozaseko Futbol Hirian egindako zozketaren ondoren, Emakumezkoen Deportivo Alavesek Bizkerreren aurka jokatuko du Erreginaren Kopako lehen kanporaketa.

Nahiz eta eguna eta ordua baieztatu gabe egon, txartela neurketa bakarrera jokatuko da irailaren 10, 11 edo 12an Bizkerren zelaian.

Pasaden denboraldian, talde urdin-zuriak Cacereño (1-1) menderatu zuen penaltietan, final-zortzirenetara iritsiz, eta Atletico Madrilen aurka ohorez eroriz (1-2) Jose Luis Compañon Kirol Hirian.