Athletic Cluben dortsalak 2024/25 denboraldirako

0

Athletic Clubeko jokalariek erabakita dituzte jada kirol urte honetako elastikoetan eramango dituzten dortsalak

2024/25 denboraldiko lehen partida ofiziala jokatuko den astean, Athletic Clubeko gizonezkoen lehen taldeko kideek erabakita dituzte kamisetetan jantziko dituzten dortsalak.

Berritasunen artean, Nico Williamsek 10 zenbakia hartu du, iragan denboraldira arte Iker Muniain kapitainak eraman duena. Alvaro Djalok Williams anai txikiak utzitako 11 zenbakia eramango du eta Andoni Gorosabelek 2 zenbakia hartuko du.

Unai Gomezek lehen taldeko fitxa izango du eta Asier Villalibrek joan den denboraldira arte zeraman 20-a hartuko du. Nico Serrano Ferrolgo Racingetik itzuli da eta Raul Garciaren 22. izango du. 

Lehen taldeko gainerako kideek aurreko denboraldiko dortsalak mantendu dituzte.

Bilbao Athleticeko jokalariak

Athletic Clubek orain arte Bilbao Athleticeko bederatzi jokalari inskribatu ditu LaLigan 2024/25 denboraldian Lehen Mailan jokatu ahal izateko. Bigarren taldeko fitxa izango duten lehoikumeek honako dortsal hauek izango dituzte: Alex Padilla (26), Unai Egiluz (27), Peio Canales (28), Beñat Gerenabarrena (29), Aimar Duñabeitia (30), Mikel Jauregizar (31), Adama Boiro (32), Aingeru Olabarrieta (33), Oier Gastesi (34).