Naia Landaluzeren mediku txostena

0

Defentsa zuri-gorriak min hartu zuen joan den larunbatean Riazorren RC Deportivoren aurka jokatutako norgehiagokaren lehen zatian

Iragan larunbatean, Teresa Herrera Trofeoan, RC Deportivoren aurka Riazorren, Naia Landaluzek ezbehar bat izan zuen eta atsedenaldian ordezkatua izan zen.

Orozkokoak keinu txarra sentitu zuen ezker belaunean lehen zatian eta Maite Zubietak ordezkatu zuen bigarren zatian.

Zorionez, susto batean geratu da dena, egindako probek erakusten duten bezala, ezkerreko belaunean bihurritu arin bat detektatzen baitute. Jokalaria bilakaeraren zain geratzen da.