Iñigo Ruiz de Galarreta eta Oscar De Marcosen mediku-txostena

0

Bi jokalariak taldetik kanpora arituko dira Lezamako instalazioetan

Iñigo Ruiz de Galarreta jokalariak giharretako lesio arin-moderatua du ezker hankako barneko bikian. Bestalde, Oscar De Marcosek pubalgia bat du eta ezin du bere taldekideen erritmo berean entrenatu. Bi jokalariak bilakaeraren zain daude.