Athletic Clubek Premier League International Cup txapelketa jokatuko du berriro

0

Talde zuri-gorriak Sunderland AFC, West Ham United FC, Blackburn Rovers FC eta Middlesbrough FC izango ditu aurkari

Athletic Clubek 221 urtez azpiko Premier League International Cup txapelketan esperientzia errepikatuko du. Lehen partida irailaren 11n jokatuko da, asteazkenean, Sunderland AFC taldearen aurka. Gainerako aurkariak West Ham United FC (urriak 2an), Blackburn Rovers FC (azaroak 13an) eta Middlesbrough FC (urtarrilak 14ean) izango dira.

Lehiaketa hau 2003ko urtarrilaren 1etik aurrera jaiotako futbolarientzat zuzenduta dago. Ingelesak ez diren gainerako klubak eta Athletic Cluben multzoan daudenak, baina lehenengo fasean haien aurka neurtuko ez direnak, Borussia Mönchengladbach, Olympique Lyon eta SL Benfica dira.