Aste Nagusia: Athletic-eko bazkideei harrera Ibaiganen

0

Bilboko Aste Nagusia dela eta Klubaren egoitzan egin ohi den harrerarako izen-emateari buruzko informazioa

2024ko Aste Nagusia dela eta, Athletic Clubek Klubeko bazkideen ordezkaritza bat hartu nahi du datorren asteazkenean, abuztuaren 21ean, 10:30ean, Ibaiganen. Horretarako, 30 plazako zozketa bat egingo da izena ematen duten bazkide guztien artean, beheko botoi gorrian klik eginez, epea abuztuaren 16ko 10:00ak arte zabalik egonda.

Zozketa egun berean egingo da, 12:00etan, eta izena eman duten pertsona guztiei horren berri emango zaie posta elektronikoz.

Betebeharrak:

• Athletic Cluben bazkide izatea.
• Bazkide izaera aldi baterako etenda ez izatea.
• Adin nagusia izatea.

Baldintzak:

• Zozketak saritutako lehen bazkidea zehaztuko du, eta saritutako beste hogeita bederatzi bazkide gehituko dira, eskabidearen hurrenkeran.
• Saria jaso duten hogeita hamar bazkideak Klubarekin harremanetan jarriko dira bertaratuko direla baieztatzeko.
• Ezin izango zaio bertaratzeko eskubidea beste inori igaro, bazkidea izan ala ez.

Sartzeko, NANa edo pasaportea aurkeztu beharko da. Edukiera eta antolaketa dela eta, saritua bakarrik joango da.

INSKRIPZIOA EGIN