Ernesto Valverde: «Konfiantzaz eta hasteko gogoz nago»

0

Ernesto Valverderen ustez, denboraldi gogor baten estreinaldiaren aurrean, taldeak «bihar bertatik oso zentratuta eta mentalizatuta egon behar du»

Iritsi da lehoien ordua. Athletic Clubek ilusioz beteriko denboraldi berri bat hasiko du bihar San Mamesen, bere athleticzale leialen aurrean.

2024-25 LaLigaren estreinaldirako, lehoiek beti aurkari zaila den Getafe CF izango dute arerio. Nahiz eta talde urdinak plantila osatzeko arazoak izan, mendean hartzeko oso zaila den taldetzat hartzen segitzen du entrenatzaile zuri-gorriak: «Denboraldiaurrean ikusi ahal izan ditugun partidengatik, ezagutzen dugun Getaferen antza hartzen ari da. Ez dituzte jokalari asko, baina daudenek, Getafek jokatzen ohiko duen estilora jokatzen dute. Talde gogorra da, zaila, goiko lerroak asko estutzen dituena eta  lehian bakoitza gaindetzeko dena ematen dutena. Beste urte batzuetan etxean ez diogu irabazi. Baliteke jokalari guztiak ez izatea, baina neurketa zaila espero dut LaLiga hasiera izateko«.

Denboraldiaurrea amaituta, puntuak jokoan jartzen diren norgehiagokak hasiko dira, eta Valverdek hirunaka batzeko beharrarekin hasi nahi du: «Konfiantzaz eta hasteko gogoz nago. Udan zehar martxan jarri ditugun froga eta ideia guztiak, nondik gatozen jakinda eta hobeak izateko mentalitatearekin, lehen baino hobeto egoteko ideiak lantzeko izan ziren. LaLiga da denboraldiko gauzarik garrantzitsuena. Zortearen menpe ez dagoen lehiaketa da. Lerro horretan mantendu behar gara, aurreko urtean egin genuen bezalaxe. Biharkoa partida gogorra izango da, puntuak batu eta irabazteko nahia erakutsi behar dugu«.

Amaitzeko, Valverdek biharko lehiak duen garrantziaz ohartarazi du: «Denboraldi honetan lehiaketa bat gehiago jokatuko dugu eta horrek neurketa kopuruak handitzea erakarriko du. Txapelketa erregularra ahalik eta hobekien kudeatzen saiatu behar gara, baita beste lehiaketa batzuetan izan dezakeen eragina jasaten jakiten ere. Bihar bertatik, oso zentratuta eta mentalizatuta egon behar  gara. Orain arteko neurketak probak besterik ez dira izan, baina bihartik aurrerakoak benetakoak dira«.