Deportivo Alavesek zorte hobeagoa merezi izan zuen Ligako estreinaldian

0

Deportivo Alavesek zorte hobea merezi izan zuen ABANCA Balaidosera egindako bisitan. Talde babazorroak bi eta bat galdu zuen Celtaren aurka, gol aukera ugari sortu zituen neurketan.

Neurketa bikain hasi zen Gloriosoarentzat. 18. minutuan, Antonio Blancok ezker hegaletik egindako erdiraketa bikain bat ederki aprobetxatu zuen Kikek babazorroen lehen gola egiteko. Etxeko taldea suspertzen saiatu zen, baina epaileak baliorik gabe utzi zuen Iago Aspasen gola atsedenaldiaren atarian.

Bigarren zatian agintzen hasi zen Deportivo Alaves, nahiz eta minutuek aurrera egin ahala Vigoko taldea nagusitzen joan zen. Antonio Siverare bi geldiketa handiren ondoren iritsi zen berdinketaren gola Swedbergen bitartez.

Gloriosoak bigarren gola bilatu zuen, eta Villalibre, Novoa eta Stoichkovekin hainbat abagune izan zituen, baina azkenean Iago Aspasek lortu zuen baloia sareratzea 83. minutuan.

Estreinaldiaren ondoren, Luis Garcia Plazaren gizonek hurrengo erronkari begiratzen diete. Datorren igandean, 19: 15etik aurrera, urdin-zuriak Mendizorrotzara itzuliko dira Betisen bisita jasoz.