Realak omenaldia egingo die etxeko kirolariei igandeko partidaren atarian

0

Igandean Rayo Vallecanoren aurka jokatuko den partidaren aurretik, zaleek aurreko egunetan kirol munduko kirol ekitaldi garrantzitsuenetan parte hartu duten kirolariak txalotzeko aukera polita izango dute. Joko Olinpikoak, Eurokopa eta Amerika Kopan protagonista izan dira hainabt kirolari txuri-urdin eta gipuzkoar.

Mikel Oyarzabal, Mikel Merino, Martin Zubimendi eta Alex Remirok Eurokopa irabazi zuten Alemanian. Jon Pachecok, Beñat Turrientesek eta Sergio Gomezek urre olinpikoa lortu zuten Parisen. Jon Mikel Aramburu Amerika Kopako jokalari gazte onena izendatu zuten. Elene Lete dominatik oso gertu geratu zen eta Manuela Vanegas kolonbiarrak Espainiaren aurka galdu zuen final-laurdenetan. Pau Echaniz (slalom k1) eta Kauldi Odriozola eta Imanol Garciandia (eskubaloia) gipuzkoarrek brontzezko domina olinpikoa irabazi zuten eta John Cabang txuri-urdinak ezin izan zuen 110 metroko hesidunetan lehiatu, min fisikoak zituelako.
Horiek guztiek merezitako omenaldia izango dute partidaren atarian. Hori dela eta, zaleei eskatzen diegu Reale Arenara garaiz iristeko gure kirolariak txalotzeko.

* Elene Lete, Manuela Vanegas eta John Cabang ezin izango dira omenaldira joan arrazoi ezberdinengatik.