Valencia CF taldearen aurkako partidan Ohorezko Palkora joateko izen ematea

0

Abuztuaren 28 (asteazkena) egunean San Mamesen jokatuko den Athletic Club – Valencia CF partidan Ohorezko Palkora joateko gonbidapena lortzeko izen emateari buruzko informazioa

Abuztuaren 16 (ostirala) egunean hasita eta abuztuaren 19 (astelehena) egunean bukatuta, 10:00-etan, bazkideek izena eman dezakete abuztuaren 28 (asteazkena) 19:00(e)tan egunean San Mamesen jokatuko den Athletic Club – Valencia CF partidan Ohorezko Palkora joateko.

  • Bazkide bakoitzak behin bakarrik baliatu ahal izango du zerbitzu hori Klubeko bazkide den bitartean (saridun batek ezingo du zerbitzu hori berriro eskatu).
  • Saritutako pertsonentzako partida bakoitzerako Ohorezko Palkorako sarrera doakoa da. Saritua izanez gero, bazkide txartela blokeatu egingo da partida horretarako.
  • Eskatutako adina: adinez nagusita izatea partida jokatzen den egunean.
  • Palkora joateko eskubidea bazkidearentzat da eta ezin zaio beste pertsona bati laga. NANa eskatuko da Palkora sartzerakoan.
  • Ohorezko Palkora joateko, ezinbestekoa da adinez nagusia izatea eta, gizonen kasuan, txaketa eta gorbata jantzita joatea, eta, emakumeen kasuan, arropa formalak jantzita. Ezinbestekoa da, halaber, aurkariarekin eta Palkora bertaratzen diren gainerakoekin errespetuz jokatzea. Ildo beretik, ez dago baimenduta bufandak, txapelak edo merchandising produktuak erabiltzea.

Interesa duten bazkideek eskabidea bete behar dute «Prozesuetan izena ematea» ataleko OHOREZKO PALKOA fitxan klik eginez, eta beren Bazkide Kodearekin eta PINarekin identifikatuz. Bazkideentzat eskuragarri dagoen kopurua 10 sarrerakoa da; beraz, eskaera-kopurua handiagoa bada, zozketa bat egingo da izena eman duten pertsonen artean, abuztuaren 19 (astelehena) eguneko 12:00etan. Zozketa hori beharrezkoa izanez gero, izena eman duten bazkideek posta elektronikoz jasoko dute parte hartzeko zenbakia, egun horretako 11:00etatik aurrera.

* Promozio honen baldintzak: https://www.athletic-club.eus/txoko/servicios/palcos