Amaia Barredo: “Traineru-estropadak, Euskolabeleko kalitatezko produktuen erakusgarri bikainak”

0
  • Bertakoek eta milaka turistek dastatzen dituzte Euskadin egindako produktuak
  • Hegaluze-parrilak, arraunaren txapelketa egunetako fan zonetako izarrak
  • Piperrak, arrainak, sagardoak eta Arabako Errioxako ardoak, kostaldeko herrietan jarritako postuetan gehien eskatzen direnen artean

Amaia Barredo Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren ustez, “egun hauetan Euskadiko kostaldean egiten diren traineru-estropadak Euskolabeleko kalitatezko produktuen erakusgarri bikainak dira; izan ere, bertakoek eta milaka turistek dastatzen dituzte Euskadin egindako produktuak, besteak beste, piperrak, arrainak, sagardoak, hiru deituretako txakolinak eta Arabako Errioxako ardoak. Horiek guztiak daude Euskolabelek jartzen dituen sustapen-postuetan eta herri bakoitzeko ostalaritza-sektorean gehien eskatzen diren produktuen artean”.

Hegaluze-parrilak dira, zalantzarik gabe, txapelketa-egunetako fan zonetako izarrak”, esan du Barredok. “Bisitatzen gaituztenek interesa agertzen dute, eta gero, kostaldeko herrietan egiten dituzten otorduetan eta erosketetan ezagutu berri dituzten produktuez galdetzen dute. Horrek guztiak gure gastronomia zabaltzen eta gero eta ospe handiagoa hartzen laguntzen du”.

Amaia Barredo´ren arabera, “uda betean egiten den estropada bakoitzak sortzen duen giro aparta pizgarri bat da bertakoek eta bisitatzen gaituztenek gizonen eta emakumeen arraunaren eta gure bereizgarri diren janarien eta gastronomiaren xehetasun gehiago ezagutzeko”.