Bera Bera eskubaloiko zilarrezko mailako taldea, abian

0

Gaur Bidebietan abian jarri da Bera Berako bigarren taldearen proiektu berria. Zilarrezko mailan arituko dira 18 jokalariz osaturiko taldea. Iazkoarekin konparatuz gero, Andrea Saez atezaina da fitxaketa bakarra.

Zumaiako atezainaz gain, Txinako jubenil mailako Mundialean dagoena, honako jokalariak osatzen dute 24-25 plantila: Maren del Campo, Naroa Zabala –ebakuntza egin zioten-, Aiora Macicior, Ainara López, Amaia Zolezzi, June Del Campo, June Ulazia, Irati Azkue, Haizea Urretabizkaia, Olaia Lizeaga, Evelyn Briones –iaz atzerrian egon zen-, Libe Sarriegi, June Ruiz de Gauna, Amaia Eguren, Maialen Eguren, Elene Vazquez eta Eider Tapia. Azken bi hauek lehen taldearekin egin dute saioa Gascan. Bidebietan Oihana Murgiondo eta Alba Pérez Muga jubenilak ere parte hartu dute eta datorren astean ere Nora Urtasun jokalariak bat egingo du senior taldearekin.

Bera Berak abuztuaren 31n Anaitasunak antolatutako lagunartekoa jokatuko du Aiala Zarautz eta Anaitasunarekin, ligari ekin aurretik Euskal Kopa izango du hizpide eta irailaren 21etan Balonmano La Jota hartuko du Zilarrezko mailari ekiteko.