Laboral Kutxa taldeak ezin hobeto hasi du Frantziako Tourra, bi podium eskuratuta

0

LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeak ezin hobeto hasi du bere debuta Emakumezkoen Frantziako Tourrean, lehen etapako podiumera bi aldiz igota. Cristina Tonetti da Mendiko Sariaren liderra eta Yurani Blanco izendatu dute eguneko txirrindularirik Saiatuena.

2024ko Tourreko lehen erasoa Yurani Blancoren eskutik iritsi da, Rotterdamen hasita eta La Hayan amaituta 123 kilometrotan. Cristina Tonetti taldekideak bai irek idu tartea eta italiarrak 20 kilometro egin ditu buruan helburua lortzeko: eguneko aldapatik lehenengo postua eskuratu du eta Mendiko Sailkapeneko liderra da.

Esprina espero zen helmugan ibilbide lau batean eta ez da ezusterako aukerarik egon. Saioa amaitu baino lehen, Blanco etapako Borrokalariena zela baieztatu du antolakuntzak. LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeak, beraz, podium bikoitzarekin amestutako debuta lortu du, Mendiko eta Lehiakortasunaren sariak, egun osoan zehar pentsatutako, borrokatutako eta landutako ordaina. Helmugan, Charlotte Kool (DSM) izan da azkarrena eta lehen maillot horia jantzi du, Laura Tomasi 27. sailkaturik eta Usoa Ostolaza eta Ane Santesteban euskaldun taldekideak tropel nagusian helmugaratu dira.

Ion Lazkano, LABORAL Kutxa-Euskadi Fundazioa taldeko kirol arduraduna«Zalantzarik gabe, Tourraren benetan hasiera oso ona izan da. Tourreko podiumean bi txirrindularirekin egotea, gure aurreneko aldian Tourrean, sari paragabea da. Bagenekien protagonista izateko aukera izango genuela, aprobetxatzen jakin dugu, eta sari bikaina lortu dugu lehen etapa honetan. Etapa hasiera egokia zela mugimenduetarako, baina erritmoa oso bizia izan da lehen kilometroetan eta ez da ihelsadirik sortu, Yurani saiatu den arren. Ondoren, Cristina bakarrik atera da, tartea ireki du, eta buruan egoteko aukera izan du. Helburu argi bat genuen: Mendiko Saria, eta lortu egin dugu. Beraz, pozik gaude. Yurani, berriz, hiru saiakeratan sartu da lasterketaren lehen ordu eta erdian, eta horrek Borrokolarien saria eman digu».

Astearteko egunak bi etapa ditu: ordekako bigarren etapa goizean (10:00), 69,7 kilometrokoa Dordrecht eta Rotterdam hirien artean, eta arratsaldean (15:10) hirugarrena, 6,3 kilometroko banakako erlojupekoa, Rotterdamen.

Hurrengo etapak:

  • Abuztuak 13, asteartea. 2. etapa: Dordrecht – Rotterdam, 69,7 km. Irteera: 10:00 / Helmuga: 11:35-11:44
  • Abuztuak 13, asteartea. 3. etapa: Rotterdam – Rotterdam, 6,3 km erlojupekoa. Irteera 15:10 / Helmuga: 17:50
  • Abuztuak 14, asteazkena. 4. etapa: Valkenburg – Liège, 122,7 km. Irteera: 12:40 / Helmuga: 15:49-16:10
  • Abzutuak 15, osteguna. 5. etapa: Bastogne – Amnéville, 152,5 km. Irteera: 12:05 / Helmuga: 15:48-16:12
  • Abuztuak 16, ostirala. 6. etapa: Remiremont – Morteau, 159,2 km. Irteera: 11:40 / Helmuga: 15:45-16:13
  • Abuztuak 17, larunbata. 7. etapa: Champagnole – Le Grand-Bornand, 166,4 km. Irteera: 10:50 / Helmuga: 15:27-16:02
  • Abuztuak 18, igandea. 8. etapa: Le Grand-Bornand – Alpe d ‘Huez, 149,9 km. Irteera 14:00 / Helmuga: 18:38-19:27