2024/25 denboraldiko Liga F-ko egutegia zozketatu da

0

Athletic Clubeko emakumezkoen lehen taldeak Buñolen hasiko du kirol-ikasturtea Levante UD taldearen aurka eta FC Barcelonaren aurka Estadi Johan Cruyyf zelaian agurtuko du denboraldia

Athletic Clubek  2024/25 Liga F-ko partiden zerrenda ezagutu du eta irailaren 6-7ko asteburuan ekingo dio denboraldi berriari, Levante UD taldearen aurka, Buñolen. Bestalde, lehoiek maiatzaren 18ko asteburuan bukatutzat emango dute denboraldia, egungo txapelduna den FC Barcelonaren zelaia bisitatuko dutelarik.

Derbiei dagokienez, zuri-gorriek 6. jardunaldian Ipurua bisitatuko dute eta gauza bera egingo dute 10. jardunaldian Donostiara joan eta Realaren aurka jokatuz. Bigarren itzulian jasoko ditu Lezamak 2024/25 denboraldiko derbiak. 17. jardunaldian jokatuko du talde armaginaren aurka eta 19.ean talde txuri-urdinaren aurka.