Baskonia | Kamar Baldwin Gasteizen da jada

0

Joko-antolatzaile estatubatuarra gaur iritsi da Buesa Arenara eta entrenatzaile urdin-gorria ezagutu du.

Kamar Baldwin gaur goizean iritsi da Gasteizera eta datozen bi denboraldietan bere etxea izango dena ezagutu du. Hurrengo egunetan, proba fisikoak gainditu ondoren, diziplina urdin-gorrira batuko da gainontzeko taldekideekin batera.

Baskoniako joko-antolatzaile berria gogotsu azaldu da eta dagoeneko, bere etapa berrian entrenatzaile izango duen Pablo Laso, eta gainontzeko talde teknikoa, ezagutzeko aukera izan du.