Barandallak Sestao Riverren utzita jokatuko du aurten

0

Athletic Clubek eta Sestao Riverrek akordioa lortu dute Miguel Barandalla atzelariak denboraldi amaierara arte bertan utzita jokatzeko.

20 urteko ezker hegaleko nafarrak 15 partida jokatu ditu Bilbao Athleticen, horietako bi Primera Federacion txapelketan, eta denboraldi honetan Las Llanaseko taldearekin lehiatuko da. Athletic Clubek Barandallaren lotura beste urte batez luzatzeko aukera gorde du.