SD Eibarren babesle berria bilakatu da Amenabar

0

Amenabar premium babesle bilakatu da eta F Ligan jokatzen duen emakumezkoen lehen taldearen kamisetaren atzekaldean izango du ikusgarritasuna.

SD Eibarrek eta Amenabarrek akordioa sinatu dute eraikuntza enpresa gripuzkoarra premium babesle bilakatuz, talde armaginaren zenbait taldeen joko-ekipazioetan agertuta.

Emakumezkoen lehen taldeak atzekaldean izango du Amenabarren logoa, dortsalaren azpian, bihar FC Nantesen aurka Zarautzen jokatuko duen lagunartekoan estreinatuta eta 24-25 denboraldia amaitu arte.

Amenabarrek, gainera, presentzia izango du gizonezkoen eta emakumezkoen bigarren taldeen kamiseten aurreko partean, gure jokalarien talentua sustatuz, haien garapen prozesuaren parte bilakatuz eta harrobia bultzatzeko helburuarekin.

Datozen asteetan sinadura ekitaldi bat egitea aurreikusten da, bi filialen ekipazio berriak aurkezteko, Amenabarren irudia aurrealdean erakutsiz.

Amenabarren 40 urteko ibilbidea

30.000 etxebizitza baina gehiagoren sorreraren parte eta proiektu adierazgarri ugari sortu dituen 40 urte baina gehiagoko ibilbidea izanda, Amenabar sustapen- eta eraikuntza- sektoreetan nazio mailako familia-jatorriko konpainia handienetako bat da. Negozio eredu bakarra du eta sustatzaile propioa, eraikuntza-enpresa propioa eta baliabide-enpresak ditu barne.

Faktore horiek bere hedapen nazionala bermatu dute urte guzti hauetan zehar. Amenabarrek gure lurraldean proiektu esanguratsuak garatu ditu, hala nola Kursaal, Basque Culinary Centerren eraikina, San Telmo Museoa eta abar. Eta gauzatzen ari ditu gaur egun, hala nola SD Eibarren Areitioko kirol-herri berriaren eraikinak.

Talde armaginaren etorkizuneko kirol-hiriaren obrak martxan daude eta arlo desberdinetan aurrera jarraitzen dute. Kirol-hiria, gainera, 2030ko Mundialaren azpiegoitza izendatu da duela gutxi.