Ataunen behargin bat hil da zuhaitz bat gainera erori zaiolako

0

Ataunen izandako lan istripu batean, 60 urteko gizonezko bat hil zen atzo. Lizarrusti mendian zebilen lanean behargina zelako eta zuhaitz bat gainera erori zitzaion.

Istripua arratsaldeko hirurak hogei gutxitan gertatu zen. Suhiltzaileak, osasun-langileak eta Ertzaintza bertaratu ziren, baina langilearen heriotza baieztatu besterik ezin izan zuten egin.