Ur-hornidura bermatzeko jarduera batek Zarrakazteluko ‘Estanca de los Dos Reinos’ urmaeleko biodibertsitatea kontserbatzea ahalbidetuko du

0

Nafarroako Gobernuko Ingurumen Zuzendaritza Nagusiak eta Bardeako 2. Ureztatzaileen Komunitateak hitzarmena sinatu dute Estanca de los Dos Reinos izeneko urmaelaren eta hezegunearen ekosistema eta biodibertsitatea babesteko. Estanca Zarrakaztelun dago eta bertan uretako hegazti-espezie batzuk bizi dira. Zehazki, hitzarmenaren helburua da espazio horretan uraren gutxieneko hornidura gutxienez urteko bi unetan bermatzea: udaberrian itzultzen diren hegaztiek habiak egiten dituzten bitartean eta udazkenean migratzen direnean.