2007tik 20011ra Fernando García Macuaren zuzendaritza-batzordeetako kide izan zen
Athletic Clubek deitoratzen du Julio Garaizabal Gaiztarro zuzendari ohiaren heriotza 72 urte zituela. 2006tik bazkide Fernando García Macua buru izan zuen batzordean 2007tik 2011ra non batez ere arlo sozialarekin lotutako gaiez arduratu zen.
Athletic Clubek bere doluminak helarazi nahi dizkie zuzendari ohiaren familiari eta gertukoei. Gizonezkoen lehen taldeak besoko beltzak eramango ditu gaur bere omenez San Mamesen Valencia CF taldearen aurka jokatuko duen neurketan.