Eusko Jaurlaritzak sagardoak eta txakolinak egiteko lan-segurtasuneko kanpaina berri bat sustatu du

0
  • Mahatsa eta sagarra biltzeko sasoiko lanaren esparruan eta upategietan bufada arnasteko arriskuaren inguruan lan-segurtasunari buruzko sentsibilizazioa eta zabalkundea

Eusko Jaurlaritzako Elikadura, Landa Garapen, Nekazaritza eta Arrantza Sailak, Osalanekin batera, sagardoak eta txakolinak egiteko lan-segurtasuneko kanpaina berri bat sustatzen du Euskadipreben 2025 Estrategiaren esparruan (Euskadiko Elikaduraren eta Egurraren Balio Katearen Laneko Segurtasun eta Osasunerako Estrategia Sektoriala). Hurrengo jardunaldia 2024ko irailaren 9an egingo da, 09:30etik 12:00etara, Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren egoitzan (Leioa), sasoiko langileen eta upategiko langileen zereginetan dauden arriskuak aztertzeko.

Euskadipreben 2025 Estrategiaren esparruan, txakolina eta sagardoa egiteko jardueran inplikatutako sektorearen eta erakundeen parte hartzearekin, hedapen- eta sentsibilizazio-kanpaina egiten da lan-segurtasunaren arloan, mahatsa eta sagarra biltzeko sasoiko lanaren esparruan eta upategietako bufada-arriskuaren inguruan.

Hilaren 9ko jardunaldian sasoiko langileen eta upategiko langileen zereginetan dauden arriskuak aztertuko dira. Sasoiko lanei eta bufada arnasteko arriskuari dagokionez, lan-arriskuen prebentzioaren egoerari buruzko azalpen labur batzuk emango ditu OSALANek.

Ondoren, eduki praktikoak aurkeztuko dituzte zenbait enpresak; halaber, enpresa horiek zer ekipo erabil daitezkeen bufadak eragindako istripuak prebenitzeko (CO2 detektatzeko sistemak, aireztapen-sistemak eta erreskate- eta ebakuazio-ekipoak) azalduko dute.

Amaitzean, aurkeztutako ekipoak jendearen eskura egongo dira, probatzeko, haien funtzionamendua ezagutzeko eta sortutako zalantzak enpresa merkaturatzaileen ordezkariekin zuzenean argitzeko.

Jardunaldi honen helburua da txakolin-upeltegien eta sagardotegien arduradunek eurek duten ezagutza hobetzea, bilketa- eta prestaketa-garaian istripuak prebenitzeko. Era berean, sektorearekin zuzeneko interakzioa bilatzen dugu, enpresetan dauden beharrak jasotzeko, eta profesionalen eta EUSKADIPREBEN estrategiaren arteko harreman-dinamikak sortzeko, eta horrela, soluzioa behar duten lan-segurtasunaren arloko gaietan lan egiteko”.

Izen-emateak esteka honetan egin daitezke: https://forms.office.com/Pages/ResponsePage.aspx?id=GfEZYnk-f06s3qV1CAjNm1HMwWLoaGhCh_pGiiT-V05UQ042UlJCU01EMVRNMTVLS1RGS0o4SlA2QyQlQCN0PWcu

Ikastaroa Leioako (Bizkaia) Mendibile auzoko 42an dagoen Mendibile Jauregian egingo da, Kontseilu Arautzailearen eta Bizkaiko Txakolina Jatorrizko Deituraren egoitzan, irailaren 9an, 09:30etik 12:00etara.  Antolakuntzak dibulgazio-baliabide eta -material batzuk prestatu ditu, nekazaritza-ustiategietan, erakunde sektorialetan, prebentzio-zerbitzuetan, sindikatuetan, elkarteetan eta abar erabiltzeko, eta sektoreko langileen prestakuntzan eta sentsibilizazioan baliatzeko.

Kanpainako materialak eta hauek deskargatzeko estekak: 
Sasoiko laneko infografiak Infografías temporerismo
Sasoio laneko infografia Bideoak Vídeos infografías temporerismo
Landare-osasunerako produktuak segurtasunez erabiltzeko gida Guía utilización segura de productos fitosanitarios
Mahastizaintzako ergonomia-fitxak Fichas ergonomía viticultura
Osalan hileko aholkua: beroaren efektuak prebenitzea Consejo mensual de Osalan: prevenir los efectos del calor
Bafada prebentzio neurrien dokumentua Documento con medidas preventiva frente al tufo
Upeltegietako langileentzako kartela

Upeltegietako arduradunentzako kartelak

Cartel para la plantilla de bodegas

 

Cartel para responsables de bodegas

Upeltegietako langileentzako prebentzio-neurriekin bideoa

Upeltegietako arduradunentzako prebentzio-neurriekin bideoa

Video con medidas preventivas para la plantilla de bodegas

 

Video con medidas preventivas para responsables de bodegas