Torres lehendakariordeak Confebaskeko ordezkariekin jarraitzen du bilera-sorta

0

Mikel Torres lehendakariorde eta Ekonomia, Lan eta Enplegu sailburuak euskal eragile sozial eta patronalekin bilera-sortarekin jarraitzen du eta gaur Confebaskekin bildu da.

Torresekin batera, bileran izan dira Elena Perez (Lana eta Gizarte Segurantza), Alfonso Gurpegui (Enplegua eta Inklusioa) eta Iñaki Ruiz (Ekonomia eta Europako Funtsak).

Patronalaren aldetik, Tamara Yagüe (presidentea), Eduardo Aréchaga (zuzendari nagusia), Virginia Múgica (Lege eta Lan Harremanen zuzendaria), Asier Aloria (Prestakuntza, Talentu eta Enplegu Saileko zuzendaria), Carlos Pereda (Enplegu arduraduna) eta Pablo Martín (Ekonomia arduraduna) izan dira.