Nafarroako Gobernuko Industria eta Enpresen Trantsizio Ekologiko eta Digitalerako Departamentuak 970.117,83 eurorekin finantzatu du NAGENMx proiektua, I+Gko proiektu estrategikoetarako laguntzen deialdiaren barruan. Helburua izan da bularreko minbiziaren arriskua zenbatesteko metodologia berri bat garatzea, medikuntza pertsonalizatuko teknikak barne, hala nola arriskuaren osagai genomikoaren eta epidemiologikoaren azterketa.