Lehendakariak Bilbon gertatutako emakume baten hilketa gaitzetsi du

0

Imanol Pradales Lehendakariak, Iraupen Luzeko Zainketen ebidentzian oinarritutako politikei buruzko 7. Konferentziaren inaugurazioa dela eta Euskalduna Jauregian hitzaldia eskaini aurretik, Bilbon bart gauean gertatutako hilketa matxista irmoki gaitzetsi du.

Halaber, biktimaren familiari babesa helarazi dio, «gure pentsamendua, eta euskal gizarte osoarena, familiarekin eta lagunekin» dagoela ziurtatuz, eta horrelako gertakarien aurrean gizartearen papera ere aipatu du. «Gizarte gisa, elkarrekin eta atsedenik gabe lanean jarraitzeko erantzukizuna dugu, indarkeria matxista desagerrarazteko eta emakumeak beldurrik gabe bizi ahal izango diren etorkizuna eraikitzeko» baieztatu du Lehendakariak.